Hemen zaude

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) 12 urterekin hasten den derrigorrezko etapa bat da eta 4 urteko iraupena du. Helburua ikasleak ondorengo ikasketa edo lan bizitzarako prestatzea da ( Bigarren Hezkuntzako graduatua lortzea).

Urte hauetan zehar ikasleak irakasgai komunak egiteaz gain, hautazko irakasgaiak ere aukeratu beharko ditu bere ondorengo prestakuntza kontuan hartuz. Hautazko irakasgai hauek ikastetxeak eskaintzen ditu.

Hainbat metodologia ezberdin lantzen ditugu ikaslearen garapen integral on bat izateko: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, flipped classroom, pentsamendu ohitura eta trebetasunak…