Hemen zaude

Ez dago haurrei jolastea baina gehiago gustatzen zaien ezer, horregatik, ongi pasatzea hezteko modu eraginkorrenetariko bat bihurtzen da. Salesianos Donostian jolas mota hauek ikuspuntu didaktiko batetik bideratzen ditugu.

Ikasleek motibazioz aurre egiten die jarduera hauei. Jolasteak beren sormena estimulatu eta indartzen du, sortzen diren ezusteko egoerek inprobisatu eta konponbideak bilatzera gonbidatzen baitituzte. Gainera, taldean egiten diren jolasak daude, eta azken emaitza lortzeko elkarrekin lan egitearen garrantzia erakusten die.

Salesianos Donostian haurren jakin-mina eta espiritu kritikoa sustatzen dugu, honek gehiago jakin nahi izatera eraman ditzaten. Ikasleek borondatez pasatzen dute ongi eta beraz ezagutza transmisioa eraginkorragoa da.

Lortu ahal izateko antzerkia, irteerak, kanpoko jolasak eta beste hainbat irakas-teknika erabiltzen ditugu.

Jostatuz ikastea askoz eraginkorragoa delako. Salesianos Donostian ikasle guztien adimen anitzak lantzen ditugu, eta Antzerki Musikalaren bitartez egiten dugu.

Gure Salesianos Donostia Ikastetxea erreferente bat da arlo honetan, GAZTETXO ANTZERKI ESKOLA propioa eta Gipuzkoako Ikastetxe bateko hoberen hornitutako Ekitaldi Aretoarekin.

«STAGE»: Ingelesezko Berrikuntza Proiektua

Ingelesaren erabilera normalizatu eta bere ikaskuntza errazteko arte eszenikoak erabiltzen diren proiektu batean datza. Ikasleek ingelesa modu bidertigarri eta atsegin batean ikasten du, hizkuntza honekiko jarrera baikor bat garatuz. Eszenaratzea guraso, ikasle eta irakasleen aurrean izango da.

Honako haur dira proiektu honen bitartez garatzen diren adimen mota ezberdinak:

Hizkuntza adimena: Ikasleak bere hitz eta keinu adierazpen gaitasunak garatzen ditu, hizkuntzaren bitartez konektatu behar du publikoarekin, testua deklamatuz, bere aurpegiaren taxuarekin komunikatuz, bere gorputzeko keinuekin.

Adimen logiko-matematikoa: Ikasleak forma emango die segida musikalei, mugimenduak kontatuko ditu, eszena sarrera eta irteeretan logika bilatuko du, makineria eta atrezzo mugimenduak segida musikaletara egokituko ditu. Guzti haur ikuslea istorioaren barnean mantenduko duen logika baten barruan.

Adimen espaziala: Ikasleak eszena irudikatzeko gaitasuna garatzen du, mugimendu eta kokapenak zuzendu, ikusleak lan harmoniko eta estetikoa antzemateko helburuarekin.

Adimen musikala: Bere adimen musikal guztia garatzen du abestien gorputz interpretazioa, hauen aho interpretazioa eta musika eta makineriaren sinkronizazioarekin.

Gorputz eta kinestesia adimena: Ikasleak koreografiak eskatzen dituen emozio eta sentimenduak gorputzaren bidez adierazten ditu (begiak, aurpegia, eskuak, besoak, hankak…)

Adimen intrapertsonala: Beren sentimendu eta emozioetara sartu eta hauei buruz hausnartzeko gai diren pertsonak, norbera den bezalakoa zergatik den ulertzeaz gain.

Adimen interpertsonala: Hitz edo keinuak, edo hitzaldi bakoitzaren helburu eta xedeak interpretatzeko gaitasuna. Gainontzeko pertsonekin enpatizatzeko gaitasuna.

Adimen naturalista: Ikasleak proiektu bat garatzen du hasieratik amaierara, sortzen zaizkion zailtasunak gainditzeko ahalegintzen da (gidoia ikastea, koreografiak menderatzea, bere pertsonaiaren antzezpena…) proiektua aurrera joan ahala, ikasleak ere eboluzionatzen du. Amaierako helburua arrakasta lortzea da: ondo burututako lana eta IKUSLEEN TXALO-ZAPARRADA.