Hemen zaude

Egoera emozional propioa identifikatu eta modu egokian kudeatzeko norbanakoaren gaitasuna da. Gaitasun honek modu oso positiboan eragiten du daukaten pertsonengan, beren bulkadak ulertu eta kontrolatzea ahalbidetzen baitie, besteekiko erlazio komunikatiboak erraztuz.

Sentimenduak kontuan eduki eta bulkaden kontrola, autokontzientzia, motibazioa, gogo bizia, iraunkortasuna, enpatia eta bizkortasun mentala bezalako gaitasunak biltzen dituen munduarekin elkar-jokatzeko modu bat da adimen emozionala. Hauek autodiziplina, errukia edo altruismoa bezalako izaera ezaugarriak eratzen dituzte, ezinbestekoak direnak egokitzapen sozial on ta sortzaile batetarako.

Daniel Goleman-en arabera, adimen emozionala bost gaitasunen baitan antolatu daiteke: emozio eta sentimenduak ezagutu; maneiatzen ikasi; motibazio propioak sortzen ikasi; besteengan ezagutzen ikasi; erlazioak kudeatzen ikasi.