Hemen zaude

Gure metodologia teknika aktibo, motibatzaile eta parte-hartzaileetan oinarritua dago. Gure ikasleek bakarkako eta taldekako moduan egiten dute la, ikasketetan ahalegin eta ardurarekin. Bere eguneroko bizitzako esperientzia ezberdinak eta berehalako ingurumena ikaskuntzarekin uztartuz. Emaitza beren buruarengan konfiantza, zentzu kritikoa, iniziatiba pertsonala, jakin-mina, ikaskuntzan interes eta sormena eta espiritu ekintzailea duten ikasleak dira.

Berrikuntza pedagogiko eta teknologia berriengandik egiten dugu apustu. Gure ikasleek gaitasun berriak garatu eta beren hezkuntza pertsonala sustatzen dute etengabeko hobekuntza espiritu batekin. Eta gainera ikasiz gozatu egiten dute.

Ikasketa teknikekin beren ideiak antolatzen erakusten diegu. Mapa kontzeptual eta ideien euriarekin ‘brainstorming’ ikastea ikasten dute. Lana antolatzen ikasten dute, giro kooperatibo eta interdiziplinarretan, emaitza onenak lortuz eta beren ezagutzak partekatzen dituzten giro seguru eta estimulatzaile batean.

Ingelesa erabiltzen dugu hizkuntza gidari bezala astean 9 ordutan zehar, erreferentziazko irakasleria natiboa eta titulu gorenduen (Proficiency-C2) izanik. Eskolako gainontzeko orduetan gelan komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza euskara da. Gaztelania, bere irakasgaiari dagozkion edukiak lantzeko erabiltzen dugu.