Hemen zaude

Salesianos Donostia Kiva Zentro bat da.

Finlandiako hezkuntza sistema onenetakoa da mundu mailan. Hala ere, duela urte gutxi arte, bullying-a arazo larria zen Eskandinaviako herrialde honetan.  Kopuruak hain kezkagarriak izatera iritsi zirenez, 2006 urtean Finlandiar gobernuak eta Turku Unibertsitateak, Eskola-jazarpen kasuak geratzen laguntzeko programa bat diseinatu zuten. Horrela jaio zen KiVa, ikastetxeko kide guztien kontzientziazioaren bitartez bullying-arekin amaitzea bilatzen duen metodo bat.

Lehen Hezkuntzako lehenengo kurtsotik gure ikasleek, bullying-ari buruz sentsibilizatu eta beraiek honelako egoeratan jokatzen duten paperari buruzko formakuntza jasotzen dute. Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek, emozioak eta harreman sozialak bezalako gaiak tratatzen dituzte jarduera, eztabaida eta jolasen bitartez; eta jazarpena ez onartzen eta pairatu dezakeenari laguntzen ikasten dute. Beste alde batetik, irakasleek, trebakuntza berezi baten bitartez, kontzeptu hauek ikasleei transmititu eta bullying kasu posibleak konpontzeko beharrezko erremintak eskuratzen ditugu.

Ikasleen ongizate eta zoriontasuna handitzen lan egiten dugu; eta horregatik ez dugu eskola-jazarpena gure Ikastetxean onartzen.