Hemen zaude

Guztiok jaiotzen gara ahalmen edo gaitasun jakin batzuekin. Gaitasunak neurri handi edo txikiago batean garatzeak, haurrak bai heldu edo bai ingurunetik jasotzen dituen estimuluen araberakoa izango da. Jakina da helduek gauzak ikasten ditugula, gaitasun berriak ikasten ditugu, baina haurtzaroan sortu ziren lotura neuronalak erabiliz ikasten ditugu. Azalpen honek haurren burmuinaren garapenerako estimulazioaren ondorio positiboak eta gure misioa hobeto ulertzen laguntzen du. Haur Hezkuntza plastizitate neuronal handia duten gure haurren estimulazioa zehatz batean oinarritu behar da hauen nerbio-sistema modu egokian osatu ahal izateko. Haurtzaroko lehen urteetako garapena jarrera kontrola, joan-etorrietarako autonomia, komunikazioa, ahozko hizkuntza eta interakzio soziala bezalako funtzioen eskuratze progresiboagatik da bereizgarria.

Haurraren bizitzako lehen urteek, jaiotzetik 6/7 urte arte, hazkunde osasungarri eta harmoniatsu batetarako zimenduak jartzen dituzte. Hazkunde azkar eta ingurumenak eragindako aldaketez markaturiko aro bat da. Eragin hauek positibo edo negatiboak izan daitezke, neurri handi batean etorkizuneko heldua, etorkizuneko belaunaldi eta gizartea nolakoa izango den xedatuz. Haur txikien zaintza eta hezkuntza, jarduera integratu egoki baten bitartez, gure pasio eta lanaren xede bihurtzen da.

3 urtetatik aurrera ingelesa erabiltzen dugu hizkuntza gidari bezala astean 9 ordutan zehar, titulu gorenduen (Proficiency-C2) irakasle bat edukiz. Eskolako gainontzeko ordu guztietan eta Haur Hezkuntzako ziklo osoan zehar, gelan erabiltzen dugun komunikazio hizkuntza euskara da.

Gure metodologia Estimulazio goiztiarren baitan mugitzen da, ikaskuntza arlo guztietan arreta jarriz. Gure irakasleriak gaitasunen guztizko garapenerako bideratzen du ikaslearen ikaskuntza, ingurune afektibo eta ludiko batean.

Gure emaitzek haur seguruagoak agertzen dituzte, ikusmin handiagodun eta argiagoak, adimentsuagoak, eta orokorrean, haur zoriontsuagoak.