Zerbitzuak

Jangela

Salesianos Donostiako eskola-jangela GASTRONOMÍA CANTÁBRIKA-k kudeatzen du, ikastetxeen elikatzean enpresa erreferentea. Menu osasuntsu eta orekatua, espezialistek egina eta gure ikasleen beharretarako pentsatua.

Jangelaren funtzionamendu egokia posible egiten duten 5 langilerekin kontatzen dugu, txikienengan arreta berezia jarriz eta haurrek beren lanak egin eta beren ikaskideekin jolastea ahalbidetuz.

Goizeko gela

Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat eskaintzen den zerbitzu bat da, goizeko 8:00etan hasi eta arduradunak 9:00etan geletan uzten dituztenean amaituz.

Familiei lan bizitza familia bizitzarekin uztartzea errazten dien jarduera bat da.

Gela honetan margolan, puzzleak, informatika, bideoteka, irakurketa, jolas kooperatiboak, eskulanak… bezalako eginkizunak burutzen dira. 

Bulego psikopedagogikoa

Gure ikastetxean profesional baten (psikopedagoga eta logopeda) presentziarekin kontatzen dugu ikasleengan ikaskuntzan, garapen pertsonalean, beren gaitasun sozialetan… arazoak eragin ditzaketen zailtasunak hauteman eta hauek konpontzeko metodoak bilatzeko.

Horretarako EHUko bi psikologoek sortutako protokolo bat erabiltzen dugu. Gurasoen onespenarekin ikasgai jakinetan TDAH (Arreta gutxiagatik desoreka hiperaktibitatearekin), TDA (Arreta gutxiagatik desoreka), DISLEXIA (irakur-idazte ikaskuntzan desoreka) bezalako arazoak hautematean datza, gurasoak behar izanez gero tratamendu posibleetaz aholkatu ahal izateko. Halaber, irakaslegoak ere ikasleen arreta egokirako jarraibideak jasotzen ditu.

«GAZTETXO» Gazte-elkartea

Aisialdiko GAZTETXO taldea: ludiko eta kirol aisialdi jarduerak, larunbatero 16:00etatik 20:00etara, 9 urtetik aurrerako ikasleentzat. Ikastetxeko instalazioetan.

GAZTETXO Antzerki Eskola: ostiralero entseguak 19:00etatik 00:30etara eta larunbatero 15:30etatik 17:00etara.

Adingabekoen esku-hartze programa: ikastetxeko ikasleei arreta, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.

Adingabekoen bitartekotza programa: Donostiako adingabekoen epaitegiarekin elkarlanean. Eusko Jaurlaritzako justizia sailarekin hitzartutako erakundea. 

Beste zerbitzu eta instalazioak

Psicomotricidad

Psikomotrizitate gela

Gimnasioa

Gimnasioa

Musika

Musika

Informatika gela

Plastika gela

Plastika gela

Laborategia

Laborategia

Frontoia

Frontoia

Errioxako kanpamentuak

Errioxako kanpamentuak

Katekesia

Grabazio estudioa

Grabazio estudioa

Tecnología

Teknologia gela

Antzerkia

Familientzako plataforma digitalak

Dinantia

Komunikazio plataforma
Sarbidea

Esemtia

Ebaluazio plataforma
Sarbidea