Hemen zaude

Gure ikastetxea erlijiosoa denez, garrantzi handikoa iruditzen zaigu ikasleak kristau-balioetan heztea. Era berean, jarrera solidarioak eta kooperatiboak sustatzen ditugu.

Zintzotasuna, justizia, eskuzabaltasuna eta laguntasuna bezalako balioek pertsona gisa hazten laguntzen digute, gure onena emateko helburuarekin.

Lehen Hezkuntzako Erlijio eskoletan GODLY PLAY metodologia lantzen dugu, María Montessoriren ikuspegi pedagogikoan oinarritua eta haurraren hazkunde espiritualari aplikatua. Godly Playren helburuetako bat haurrentzat leku seguru bat sortzea da; haien ideiak, iritziak eta gaitasunak erabat errespetatzen diren leku bat da.

Gure EGUN ONAK garatzen ditugu jardunaldi bakoitzaren hasierarako, eta balioetan lan egiten jarraitzen dugu ikasleekin. EGUN ON hauen edukia (10 minutu eguneko lehen klasearen hasieran) RULER (hezkuntza emozionala) eta KIVA (eskola-jazarpenaren prebentzioa) programetako materialekin egina dago.