Gure Ikastetxearen nortasun ezaugarrietako bat beti gure irakaskuntza tekniken hobekuntzan murgildurik gaudela da. Horregatik, hezkuntza prozesua kalitate handiagokoa eta gaur egungo beharrei moldatua izan dadin azken berrikuntza eta proposamenak aztertzen ditugu eta gure helburuetara hobekien egokitzen direnak ezartzen ditugu.
Ondorengoak emaitza oso baikorrekin martxan jarri ditugun proiektuen adibide batzuk dira.
Flipped Classroom metodologia
Ikaskuntza prozesuaren ordena behekoz gora jartzean datza, irakasle eta ikasleen rolak aldatuz. Modu honetan ikasleak etxean landuko ditu kontzeptu teorikoak, eta klasea harrera pasiboa izatetik parte-hartzaile aktiboa eta dinamikoa izatera pasako da. Horretarako, irakasleak ikus-entzunezko materiala sortu eta ikasleen eskura jartzen du hauek etxean lan egin eta ondoren bakarka edo modu parte-hartzailean klasean praktikan jarri beharreko dinamikak diseinatzeko.
Gure helburu nagusia ikaslea bere ikaskuntza propioaren protagonista bihurtzea da, autonimia, antolakuntza eta pentsamendu kritikoa bezalako beste gaitasun batzuk sustatuz. Aldi berean, metodologia honek ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonalizatuagoa burutzeko aukera ematen digu, aniztasunari harreta gehiagorekin, ikasten ikastea sustatzen du eta lan parte-hartzailea laguntzen du berdinen arteko ikaskuntza bultzatuz. Eta noski, estrategia bikaina da TIC-en erabileraren bitartez gaitasun digitala sustatzeko.
Golden Five
Golden 5 proiektua Belgika, Espainia, Italia, Norvegia eta Polonia bezalako hainbat herrialdetan izan da aplikatua. Proiektu honek eskola giroa hobetzea du helburu ikasleen alderdi positiboak izendatuz ikasleak nabarmentzea lortzeko.
Nagusiki pentsamendu positiboa lantzen den metodologia berri bat da haurren motibazioa eta irakasle-ikasle-familia lotura on bat sustatzeko. Golden 5, 5 areatan oinarritzen da: gelaren kudeaketa, erlazio onak eraikitzea, giro soziala hobetzea, aniztasunera doitu ikasteko eta familia-eskola erlazioak hobetu.